1961eko azaroa: Beraien udal-lurrei eransteko irrika zuten inguruko herrien presioak, ekonomia egoera kaskarrak eta Axpe, Arrazola eta Apatamonasteriok zeuzkaten errekurtso eskasak herri hauen etorkizuna zalantzan jartzen zuten. Egoera honek hiru elizateen desagerpena ekar zezakeen, geografikoki lotuta eta sentipen bakar bat zuten herrialdeen desagerpena hain zuzen ere. Gauzak horrela ahaleginak, lurrak eta auzokideak batzea erabaki zuten Atxondo izeneko herrialde berri bati bizia emateko.
Bateratze prozesu honetatik berrogeita hamar urte pasatu dira, baina antzinako herrialde bakoitzaren izpirituak gaur egun ere bizirik jarraitzen du. Zergatik?
© 2001-2024 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados