Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Elorrio, gerrako frontea

Jon Irazabal Agirre

  • Francoren altxamenduaren ondoren, 1936ko uztailaren 18an, Elorrio alde errepublikarrean geratu zen. Beste herri batzuetan bezala, Elorrioko Defentsa Batzordea eratu zen, Julián Ariño alkate zela eta Errepublikarekin leial ziren alderdietako kideen laguntzarekin. Batzorde hori arduratu zen herriko ordenari eta segurtasunari eusteaz, errepublikako erregimenaren kontrako elementuak neutralizatzeaz eta, 1936ko udan, Gipuzkoa erori ondoren, heldu zen errefuxiatu uholdeari eman beharreko hornidura eta gizarte laguntza bermatzeaz. Urte horretako abendurako 2.131 errefuxiatu jaso zituen eta, ondorioz, herria 5.835 biztanlera heldu zen. Biztanle berrien artean, gerrak eztanda egin zuenean Elorrioko bainu-etxeetan oporretan zeuden aristokraziako zenbait kide zegoen.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus