Transizio garaiko itunak bestelako “akordio” batzuk ekarri zituen, 1936. urtetik Francisco Franco diktadorea hil zen arteko gertaerak berrikusi ahal izateko: gutxiengo batek ukatu zuen egoera eta gertatutakoa berreskuratzeko lanean hastea.
Lan konplexua izan zen dokumentazio falta handia zegoelako: asko galduta, eta gordeta zegoena esku pribatuetan, ezezagunetan edota eskuratzea zaildu egiten zuten egoeran. Estatuko administrazio ezberdinen eskuetan gordetzen zen dokumentazioari dagokionez, Francoren heriotzaren ostean, garbiketa handia egin zela uste da. Deuseztatu egin ez zena, berriz, 40 urte luzetan historia ofiziala kontatu zutenen zaintzapean geratu zen eta sistematikoki zaildu egiten zuten hura berrikustea.
© 2001-2026 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados