Iraganarekin lotzen ditugu, bizimodu zahar eta bukoliko batekin. Animaliak, mendiak, baserria... Baina errealitatea da gaur egun ere bizimodua aurrera ateratzen duten artzainak badaudela, eta askok saltokietako jaki preziatuenetako bat sortzen dutela euren eskuekin: gazta. Etengabe berritzen den XXI. mende honetan, zerk animatzen ditu tradiziozko bide hori hartzera? Pasioa eta bizitzeko estilo bat bilatzeko bidaian daudela erakusten dute euren esperientziek. Gustatzen zaiena egiten dute, maitasunez zaintzen dituzte ardi eta larreak, mimoz ekoizten dituzte esnea edota gazta. Anboto, Urkiola edota Oiz inguruak ez lirateke gauza bera eurek barik.
© 2001-2026 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados