Hizkuntza Aniztasuna Sustatzeko Sarea, ingelesez Network to Promote Linguistic Diversity (NPLD), 2007an sortu zen, eskualdeko edo eremu urriko hizkuntzen sustapenean ziharduten erakunde eta eragileak elkartu eta Europako politiketan eragiteko asmoz. Sare honetako kideak dira, besteak beste, Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Gobernua eta Soziolinguistika Klusterra. 2007tik hona sarea garatu egin da, aldaketa asko egon dira bere barnean eta artikulu honek NPLDren ibilbidearen irakurketa bat egiten du. Epealdi ezberdinetan burutu diren ekimen esanguratsuenak aipatzearekin batera, Eusko Jaurlaritzak Sarean izan duen partaidetza ere jorratzen du artikulu honek.
© 2001-2024 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados