Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Osagai anitzeko ariketa-programen eragina adineko pertsonen erorketetan: berrikuspen sistematikoa

Danel Garay Ibarrondo, Iñaki Llodio Uribeetxebarria

  • euskara

    Testuingurua: Adineko pertsonek pairatzen dituzten erorikoak munduko osasun publikoko arazo nagusi bat dira. Ariketa fisikoa aukera erabilgarria eta potentzialki errentagarria izan daiteke adinekoen erorketa kopurua gutxitzeko. Hala ere, eztabaidagai da adineko pertsonen artean erorketak gutxitzera bideratuta dagoen ariketa fisikoez osatutako programak zer-nolako ezaugarriak izan behar dituen. Helburua: Osagai anitzeko ariketa-programen eragina aztertu duten ikerketak sistematikoki berrikustea, adineko pertsona osasuntsuen erorketa-intzidentzian eta arrisku-faktoreetan. Metodoa: 2005. urtetik aurrera argitaratutako ikerketen bilaketa sistematiko bat egin zen PubMed, Scopus, Cochrane Library eta Dialnet-eko datu-baseetan inklusio- eta kanporatze-irizpideak kontuan izanda.Emaitzak:Guztira 17 artikuluk osatu zuten berrikuspen sistematikoa, gehienak (% 88) ausazko kontrol-saiakuntzak izanik. Artikuluetako parte-hartzaileen batez besteko adina 65,4 eta 83,4 urte bitartekoa izan zen. Aztertutako 17 ikerketetatik 15 ikerketatan talde esperimentalek emaitza positiboak izan zituzten erorketa-intzidentzian edo erorketen arrisku-faktoreetan. Sei ikerketatan jarduera fisikodun esku-hartzeak emaitza positiboak ekarri zituen erorketa-intzidentzian, bost ikerketak, ordea, ez zuten eragin esanguratsurik aurkitu. Hamahiru ikerketatan osagai anitzeko ariketak egiteak eragin positiboa izan zuen erorketen arrisku-faktoreetan. Ondorioak: Orokorrean osagai anitzeko ariketen programak baliagarriak izan ziren adineko pertsonen erorketak edo erorketa-arriskuak murrizteko. Hala ere, astean saio gutxi egitea iraupen laburreko programa batean emaitza positiboak ez lortzearen arrazoia izan daiteke. Gainera, badirudi osagai anitzeko ariketa-programak ez direla hain eraginkorrak adin altua (80 urte ingurukoa) duten pertsona nagusien artean erorketa-intzidentzia murrizteko.

  • English

    Background: Falls in elderly are a global public health issue. Physical exercise is potentially a worthwhile option to prevent them. However, it is unclear the appropriate exercise type that has to be conducted to prevent falls in elderly.Aim: To systematically review the researches that studied the effects of multi-component physical exercise programs on the rate and risk of falls in healthy elderly.Methods: A systematic search of researches published after 2005 was conducted in Pubmed, Scopus, Cochrane Library and Dialnet databases taking into account inclusion and exclusion criteria.Results: Seventeen articles constituted the systematic review, being most of them (88%) randomized controlled trials. The minimum and the maximum values of the average age of the participants in the researches were 65.4 and 83.4 years. In 15 out of the 17 researches the intervention group had positive results in the incidence of falls or their risk factors. In six researches multi-component physical exercise had beneficial effects on the incidence of falls. However, in 5 researches significant differences in the incidence of falls were not found. Thirteen researches showed beneficial effects of multi-component physical exercise on factors related to the risk of falls.Conclusions: Overall, multi-component physical exercise programs are beneficial to reduce the rate and the risk of falls in elderly. Conducting few weekly sessions in a short exercise program may be the reason for unrewarding results. Apparently, the multi-component physical exercise programs are not very effective to decrease incidence of falls in elderly around 80 years old.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus