Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Interakziozko feedback zuzentzailea hizkuntzen ikas-irakaskuntzan (I).: Gaiaren aurrekariak, zergatik, noiz eta nola zuzendu

  • Autores: Marga Ibáñez Ramos
  • Localización: Hizpide: helduen euskalduntzearen aldizkaria, ISSN-e 2530-3287, ISSN 1136-5714, Año 39, Nº. 98, 2021
  • Idioma: euskera
  • Enlaces
  • Resumen
    • Interakziozko feedback zuzentzailearen eragingarritasuna irakasle gehienen kezka eta arrangura da; ez dira gutxi horri buruz egin diren ikerketak eta diren ikuspegi teorikoak. Oso zabalik dagoen ikerketa-esparrua da; izan ere, ikertzaile eta ikasleen esanetan atzeraelikadura hori emateko erak ez dirudi behar bezain sistematikoa eta koherentea denik. Hedrikson-ek (1978) planteatutako galderek gidatzen dituzte nazioarteko ikerketa gehienak; alegia, zer, nork, noiz, nola eta zergatik eman behar den feedbacka ahalik eta etekin handiena lortzeko. Lan honek ere bost galdera horietatik lau hartuko ditu ardatz eta lehen atal honetan, zergatik zuzendu behar den justifikatuko da; zer zuzendu behar den ere zehazten saiatuko da. Halaber, nola eman behar den aztertuko da. Bukatzeko, noiz zuzendu kezka orokorrari helduko zaio. Galdera horiek erantzunez ikerketa lan honek dituen helburu bietako bati helduko zaio. “Nork zuzendu” galdera lan honetatik kanpo utzi da, irakaslearen esku-hartzea hartu nahi izan delako gune; halere, kideen arteko zuzenketez egin diren ikerketa guztiek aipatzen dituzte berorren balioa eta eraginkortasuna. Lan honek, Barakaldoko Udal Euskaltegian egindako ikerketa baten alderdi teorikoa biltzen du.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus

Opciones de compartir

Opciones de entorno