Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Helduen irakaskuntza eta lineako taldeen dinamika

Ximena Miranda Olea

  • Ikasgelan izaten den sozializazio-giroa: horixe izan daiteke, hain zuzen, pertsona bat helduaroan bigarren hizkuntza ikasteko erakarrita sentitzeko arrazoietariko bat. Horregatik, eskolak urrutiko bihurtzen direnean, parte-hartzaileen arteko elkarreraginerako espazio sozial horri eustea du erronka irakasleak. Horretarako, ezinbestekoa da irakasleen jardunbide egokietara jotzea giro egokia sortzeko, non elkarreragina sustatuko baita. Ikaskuntza-ingurune berri horietan talde osasuntsu eta eraginkorrak eratuz, giro sozial horri eutsi ahalko zaio klase hibridoetan. Hasteko, ikasle-mota horren eta azken aldian gertatu diren aldaketen alde orokor batzuk gogoratu behar dira. Ondoren, proposamen didaktiko batzuk zehaztuko dira.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus