Abian da "Motmo" izeneko plataforma digital berria. Nahi duen orok eskuragarri ditu plataforma horretan hainbat euskal musika-taldek eta bakarlarik sortutako abestiak. Egileek abestiak nola jotzen dituzten ikusteko eta ikasteko aukera ematen du webguneak, eta baita partitura originalak eskuratzekoa ere. Gitarra, baxua eta ukelelea jotzeko argibideak jaso daitezke oraingoz, baina aurrerantzean katalogoa zabaltzeko asmoa dute. Euskal musika eta euskal kultura Euskal Herrian ez ezik munsu osoan zabaltzeko asmoz jaio da plataforma berria.
© 2001-2024 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados