Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Hilekoarekin adiskidetzeko bidean

  • Localización: hik hasi: euskal heziketarako aldizkaria, ISSN 1135-4690, Nº. 263, 2021, págs. 34-35
  • Idioma: euskera
  • Texto completo no disponible (Saber más ...)
  • Resumen
    • Eva Rosinok 2017an sortu zuen Amarenea egitasmoa, puerperioa bizitzen ari zela. Gizarte-lana ikasi zuen aurrena, sexologia ondoren, eta haurdunaldian, erditzean, puerperioan eta umeen hazieraren lehen uneetan emakumeei laguntzeko prestakuntza jaso zuen gero. Bere burua emakume gisa eta bere sexualitatea modu holistikoan ulertzeko beharrak bultzatu zuen Amarenea sortzera. Eta baita hori guztia beste pertsona batzuekin partekatzeko eta euren erantzunak aurkitzeko bidean laguntzeko beharrak ere. Maskulinoa dena integratuago dago gizartean, eta, aldiz, ezezagunak dira emakumeen bizipenak. Horien artean, hilekoa eta haren zikloa. Rosinoren ustez, interesgarria izango litzateke hilekoarekin adiskidetzea, ahalduntzeko; baina ez dugu hilekoaren kulturarik. Eta gabezia horretatik jaio zen ikastetxeetan ere eskaintzen duen "Lehen hilekoetarako kit praktikoa" lantegia.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus

Opciones de compartir

Opciones de entorno