Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Pantailak zertarako?: Arduraz erabil ditzagun

  • "Pantailak 0-6an, zertarako?" izeneko jardunaldiak izan ziren joan den azaroaren 19an eta 20 BECen eta Zumaiako Zumaiena ikastetxean Hik Hasik antolatuta. Eta galdera horri erantzuteko gakoak izan zituzten ahotan bertaratu ziren hizlariek. Gizarte digitalean bizi gara, pantailak gure bizitzaren zati dira eta ez dira desagertuko, baina beharrezkoa da arduraz erabiltzea. Izan ere, hainbat ikerketek eta eguneroko jardunak errealitate berri bat azaleratu dute azken urteotan: pantailek eragin kaltegarria dute haur txikien garapenean. Jaiotzen diren unetik beretik pantailekin kontaktuan bizi dira haur asko eta asko, eta helduoi dagokigu tresna horiek txikienen eskura dagokien momentuan eta moduan jartzea. Era horretan, beren buruaren jabe izan daitezen eta pertsonen arteko konexioa pantailekin duguna baino indartsuagoa izan dadin.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus