Yolanda Olasagarre Mendinueta, Rosa Ramos
Aspaldiko kezkak dira ikasleen hizkuntzarekiko motibazioa, hizkuntzaren ezagutza eta erabilera. Kezka horiei erantzuteko, gure ustez, ikerketa eta esku-hartzea elkarrekin bideratu behar dira. 2016-17 ikasturtean Nafarroan egindako DBH-ko ikasleen hizkuntza atxikimendua hobetzeko ikerketa eta esku hartzean ikasleen motibazioa eta hura elikatzeko egindako esku-hartzearen eragina aztertu genituen. Ikerketaren emaitzak abiapuntutzat hartuta, irakasleendako baliabideak berritzeko eta osatzeko beharra ikusi genuen hezkuntza zentroetan ikasleekin motibazioa eta atxikimendua lantzeko, alegia, esku-hartzea egiteko. Artikulu honetan gure ustez ikasleen hizkuntzarekiko motibazioa lantzerakoan kontuan hartu beharreko gako nagusiak jaso ditugu, aipatutako ikerketaren emaitza nagusiak laburbildu ditugu eta, azkenik, Motibazioa Sustatzeko Baliabideak blogean jasotako ibilbide eta jarduera proposamenen zergatia azaldu dugu. •
© 2001-2024 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados