Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Beatriz Akizu: Eusko Ikaskuntza

  • Sorburutik hezkuntza "gizartearen palanka" dela sinetsita ekin zion bere ibilbideari Eusko Ikaskuntzak, iragan mendearen hasieran. XX. mendean fermuki eusten dio erakundeak misio horri. Gizartean eragin nahi bada, hezkuntza da giltzarri. Hezkuntza-komunitateak gaur eta hemen dituen korapiloak askatu behar, ordea, horretarako. Eginkizun zaila jarri dio bere buruari Eusko Ikaskuntzak. Baina ari da. Ehun Zubigileen Foroarekin abiatu du Euskal Herri mailako parte-hartze prozesua eta helburua Euskal Hezkuntza Sistemaren Liburu Zuria izango da. Singularrean. Hiru egitura administratibotan banandurik baina, Eusko Ikaskuntzak singularrean konjugatzen baitu Euskal Hezkuntza Sistema. Lurraldetasuna du ezaugarri. Eta baita adostasuna ere. Korapiloak korapilo, horiek izendatu eta askatu, adostasunerako ekarpenak egin nahi ditu. Azken aurrekoa Eusko Jaurlaritzarekin antolaturiko "Euskal Hezkuntza Sistema: Adituekin solasean, herritarren azpimarra" sinposioa izan da. Akizu da, Mario Zubiagarekin batera, prozesuaren jostun.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus