Artikulu honetan, Eider Rodriguez idazlearen Katu jendea (2010) eta Bihotz handiegia (2017) ipuin liburuetan feminist agenda deiturikoak duen lekua eta irudikapen moduak aztertzen ahalegindu gara. Horretarako, hizpide ditugun obrak autorearen ibilbide literarioan kokatu ostean, diziplinarteko metodologian oinarrituz, idazketa feministan ardatz diren alderdi eta baliabide narratologikoei erreparatu diegu. Modus autobiografikoa eta honekin bat memoria, amatasuna eta emakume konstelazioa, barne-espazioak, kairos, gorputza eta honen irudikapenak eta genero indarkeria izan dira, besteak beste, abiapuntu ikerketa lan honetan.
© 2001-2024 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados