Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Euskal teatro amateurra definitzeko erreferentzia historikoen bilakaerarekiko hurbilpen kritikoa

Idoia Gereñu Odriozola

  • Leku nabarmena bete du teatro amateurrak euskal antzerkiaren historian.

    Kolektiboan herrikideentzat lanean aritzeko modua izan da gurean beti. Halere, XX. mendeari erreparatu eta antzerkia egiteko erak asko aldatu izan direnez, urte gutxian amateur kontzeptuak adiera ezberdinak jaso izan ditu. Horien artean badira amateurtasuna zaletasunarekin, borondatearekin eta herrigintzarekin lotzeko joerak; eta badira, bestalde, profesionala versus amateurra dikotomiatik sortutako iritzi kontrajarriak, kalitate eskaseko teatro txarra definitzeko erabiliak. Euskal teatro amateurraren ibilbidea ezagutzeko eta ulertzeko erreferentzia historikoak bildu dira artikulu honetan: datuak, jarrerak eta etiketa ezberdinen arteko eztabaidak.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus