Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Marina Garces: Filosofoa eta UOC-eko irakaslea

  • Localización: hik hasi: euskal heziketarako aldizkaria, ISSN 1135-4690, Nº. 261, 2021, págs. 18-23
  • Idioma: euskera
  • Texto completo no disponible (Saber más ...)
  • Resumen
    • Filosofoa eta unibertsitateko irakaslea da Marina Garces kataluniarra. Zaragozako unibertsitateko irakasle ohia zen eta gaur egun UOC Universitat Oberta de Catalunyan dabil eskolak ematen. Haatik, bere bizitzak badu beste alderdi bat ere: gela barruan zein kanpoan egiten du filosofia, espazio formaletan zein informaletan. Bartzelonako hainbat ekintzetan ere parte hartutakoa da eta 2002. urtetik "Espai en Blanc" proiektua bultzatzen eta koordinatzen du. Adin eta diziplina askotariko jendea elkarrekin pentsatzera animatzen duen proiektua da, eta hezkuntzan ere gauza bera defendatzen du: elkarrekin eta elkarrengandik ikastea guztion bizitzako esperientziak partekatuz. Garcesentzat hezkuntza gonbidapen bat da, elkarrekin ikasteko arriskua hartzeko gonbita, egungo garaietako mendekotasunei aurre eginez. Aprendizen eskola aurkezten du hori gauzatzeko leku modura, denok aprendizak bihurtzen garen tokia. Eta elkartze eta partekatze horretan "osagai onekin" oraina ulertzeko eta etorkizuna ikusteko gai izango garela uste du.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus

Opciones de compartir

Opciones de entorno