dialektometriak edo dialektologia kuantitatiboak egingai bihurtu du dialektologiak hasiera beretik bilatzen zuen hizkeren arteko hizkuntza desberdintasunak neurtu eta hizkeren edo dialektoen arteko mugak modu zehatz batean kuantifikatzea. Ekarpena horren erakusle da: Bourciez corpuseko datuak oinarri izanik, eta hizkuntza desberdintasunak neurtzeko izari desberdinak erabiliz, Ipar Euskal Herriko hizkeren arteko distantziak erakusten dira. Erakustaldirako Maule eta Urruña hartu dira adibidetzat eta bien arteko hizkuntza desberdintasunek zein hizkuntza distantzia eragiten duten aztertzen da. Azkenik, erakutsi diren hizkuntza distantzia horiek zein hizkuntza ezaugarrik sortzen dituen azaltzen da.
© 2001-2026 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados