Artikulu honen hasieran hizkuntzen egoera globala azaltzen da, haien mehatxuei eta suspertzeari dagokienez, ondoren funtsezko gai bati heltzeko: nola lortu mendeko hizkuntzek bizirik irautea minorizatuak izan diren eta egun hizkuntza askoren helmuga diren eremuetan. Kontuan izanik leku oso eleaniztunetan hitz egiten diren hizkuntzak direla hizkuntza menderatzaileen presioari hobekien eusten diotenak, artikuluak planteatzen du estrategia jakin batzuen bidez (gaitasun pasiboa, ulergarritasuna, etab.) iritsi berri den aniztasuna baliatu daitekeela komunitate eleaniztun bat sortzeko, hizkuntzen dinamika aldatzeaz gainera aurre egingo diona hizkuntza menderatzailearen presioari.
© 2001-2024 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados