Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Jatorri atzerritarreko biztanleen hizkuntzak, hizkuntza-bizipenak eta -jarrerak Gipuzkoan

  • Autores: Belén Uranga Arakistain, Xabier Aierdi Urraza
  • Localización: Bat: Soziolinguistika aldizkaria, ISSN 1130-8435, Nº. 119, 2021 (Ejemplar dedicado a: Immigrazioa, hizkuntza-aniztasuna eta euskara), págs. 59-84
  • Idioma: euskera
  • Texto completo no disponible (Saber más ...)
  • Resumen
    • Gipuzkoako hizkuntzen mapa proiektuak jatorri atzerritarreko biztanleriaren hizkuntza-aniztasun handia jarri zuen agerian 2018an eginiko lehen txostenean. Hizkuntzei buruz informazioa jasotzeko protokolo zehatzik ez dagoenez, proiektu horrek hipotesi-mailan 120 hizkuntza baino gehiago hitz egin daitezkeela Gipuzkoan aurreikusi zuen, herrialdean erroldatutako biztanle atzerritarren jatorria aztertuta. Jatorri atzerritarreko biztanleen hizkuntzak, bizipenak eta jarrerak Gipuzkoan proiektuak horiengana hurbiltzeko ikerketa kualitatiboa egin du, ezagutzeko zein diren hizkuntza horiek, baita hiztunek euren hizkuntzekiko eta Gipuzkoan ofizialak diren euskara eta gaztelaniarekiko dituzten iritziak, jarrerak eta praktikak ere. Artikulu honetan, ikerketa horren parte bateko emaitzak eskainiko dira, alegia, hiztun-kopuru handiko taldeko kideen artean eta jatorrian gaztelania ofiziala dutenen taldean eginiko ikerketaren emaitzak.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus

Opciones de compartir

Opciones de entorno