Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de DigCompEdu eta Europako Erreferentzia Marko Bateratuaren Liburu Osagarria: ahozko online elkarreragina FlipGrid eta WhatsApp-ekin

Olga Juan Lázaro, Aránzazu Bernardo Jiménez

  • Teknologia, erritmo desberdinetan, ikasgelaren fisionomia taxutzen duen elementu bat gehiago da hezkuntzan. Ikasgelaren barruan eta kanpoan lan egitea errazten duen programazio batean hura egoki integratzea funtsezkoa izan daiteke ikaskuntza- edo irakas-kuntza-esperientzia atsegin baterako, eraginkortasunari eta motibazioari dagokienez. Artikulu honetan, teknologia aurrez aurreko eskoletan txertatzeko sei etapako eredutik abiatuko gara, urrats horiek ikaskuntza autonomoa eta ikasgelaz kanpoko elkarreragina errazten baitituzte, eta, hortaz, ikasleak luzaroago daude xede-hizkuntzaren eraginpean, beren profil digitala eta lankidetza-ikaskuntza garatuz. Adibide gisa, bideoen bitartez parte hartzeko sare sozial bat proposatuko dugu, Flipgrid, eta istanteko mezularitza-sareetako ahots-oharrak erabiltzea –WhatsApp, adibidez, edo, bestela, Telegram edo Signal–.

    Esparru teoriko modura, Hizkuntzen ikaskuntza, irakaskuntza eta ebaluaziorako Europako Erreferentzia Marko Bateratuaren (EEMB) Companion Volume edo Liburu Osagarriaren «online elkarreragina» inbentario berritik eta DigCompEdu gisa ezagutzen den Irakasleen gaitasun digitalerako esparru europarretik abiatuko gara. Hau da gure helburua: XXI. mendeko irakasleengan jarrera esperimentalak sustatzea eta ikaskuntza aktiboaren elementu batzuk adibide gisa jartzea, ikasgelatik kanpo ahozko online elkarreragina sustatzeko diseinatutako proposamen didaktikoen bidez, eskolan irakasleak beteko baitu ezinbestekoa den gidariaren rola.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus