Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de OSASUNALDIA, osasun-zientzien gradu-amaierako lanen 1. Jardunaldia

  • Osasungoa Euskalduntzeko Erakundearen (OEE) eta Udako Euskal Unibertsitatearen (UEU) elkarlanari esker 2017an OSAGAIZ osasun-zientzien aldizkaria sortu zen. Gipuzkoako Sendagileen Elkargoak diruz laguntzen du. Bertan argitaratzen dira osasun arloko espezialitate ezberdinetan landutako ikerketen artikuluak, gai klinikoen berrikuspenak, beste aldizkarietan argitaratutako artikulu interesgarrien balorazio kritikoak, farmakoei buruzko informazioa eta baita GRADU AMAIERAKO LANAK ere.Aldizkaria elektronikoa da, dohainik eta www.osagaiz.eus web orrian PDF formatuan argitaratzen da.Urtean bi ale arrunt eta ale berezi bat argitaratzen dira.

    Euskal Herriko fakultateetan urtetik urtera gero eta gradu-amaierako lan gehiago euskaraz egiten direla kontutan hartuz OSAGAIZ aldizkariak beste pauso bat ematea erabaki du eta Osasun Zientzien gradu-amaierako lanen 1. Jardunaldia antolatu du “OSASUNALDIA”. Lankide izan ditu UPV-EHUko Euskararen Errektoreordetza, Medikuntza eta Erizaintza, Psikologia eta Farmazia Fakultateak. Baita Gipuzkoako Sendagileen Elkargoa ere.

    Jardunaldia 2021eko ekainaren 7an eta 8an egin zen. Helburua gradu-amaierako lanei ikusgarritasun handiagoa ematea izan zen. Jardunaldi honetara aurkeztu ziren azken bi ikasturteetan landu diren 23gradu-amaierako lan. Gehienak erizaintzakoak izan ziren baina baziren medikuntzakoak,farmakologiakoak eta psikologiakoak ere. Nondik aurkeztu ziren begiratzen badugu Donostiatik aurkeztu ziren gehienak eta ondoren baziren Gasteizkoak, Leioakoak edo Bilbokoak. Orain laburpen guztiekin OSAGAIZ aldizkariaren ale berezi bat argitaratu dugu eta espero dugu zure interesekoa izatea.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus