COVID-19ak jomugan jarri ditu saguzarrak. Hain zuzen ere, ikertzaileek ez dute zalantza handirik SARS-COV-2 birusaren jatorria, genetikoki, saguzarren koronabirus bat dela. Horren ondorioz, geroztik, jende askok animalia arriskutsutzat jotzen ditu saguzarrak. Alabaina, Joxerra Aihartza Azurtza zoologoaren iritziz, gaitzaren benetako sorrera ez dago saguzarretan, baizik eta basabizitzaren eta gure arteko elkarrekintzaren desorekan. Elisa Pérez Ramírez albaitari birologoak ere garbi du izurrien aurkako txertorik onena ingurumena zaintzea dela.
© 2001-2024 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados