Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Protokoloak eta inklusioa: Berariazko hezkuntza laguntza premiak dituzten ikasleen egoera COVID-19aren neurrien eraginez

  • Ikasturteak aurrera darrai eskoletan, koronabirusaren kutsatzeak uste baino gutxiago izan dira eta ikasturte hasieran marraztu ziren lehen, bigarren eta hirugarren agertokietatik lehenengoa nahikoa izan da, ikasleak ez dira etxera bueltatu iazko martxoan gertatu zen bezala. Badirudi ikastetxeak leku seguru bihurtu direla. Neurri eta protokolo artean geziei jarraituz, distantziak mantenduz eta musukoak jantzita dabiltza irakasleak eta 6 urtetik aurrerako ikasleak, baita gurpildun aulkian doazenak, entzumen-urritasuna dutenak, garun paralisia dutenak edota autistak ere. Berariazko hezkuntza laguntza premiak dituzten ikasleei ere protokolo eta neurri berak ezarri zaizkie eta egoera hori nola bizi duten, zein oztoporekin topo egin duten eta nola bideratu duten jakin nahi izan du Hik Hasik eremu horretan dihardutenei galdetuz.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus