Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Agustin Arrieta

  • "Gogoeta-bide irekiak. Fikzio, egia, balio eta hezkuntzari buruzko saiakera filosofiko bat" izenburua duen liburua argitaratu zuen iaz EHUko Filosofiako irakasle honek. Hori aitzakiatzat hartuta, bizitzako eta historiako hitz potolo batzuk arakatzen eta ulertu nahian aritu gara, galdera-erantzunen artean murgilduta; egia, feminismoa, erlijioa, Sokrates eta Aristoteles, Martha Nussbaum eta Harriet Taylor... Ez da kasualitatea izan Hik Hasik elkarrizketa emakume filosofo handi baten izena duen gelan egin izana: Hipatia gelan, EHUren Donostiako Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia fakultatean. Besteak beste, filosofiako gaiak hezkuntzarekin lotu ditu, argi ikusten duelako filosofiak eta balioen lanketak zer ekarpen egin dezaketen hezkuntzan. Eta aldi berean, ikasleekin eta haiekin dituen eskoletan pentsamendua berritzeko duen aukera azpimarratzen du.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus