Ausarta, euskaltzalea, zaintzailea, elkartzailea eta jostuna izan zen Joxe Mari Auzmendi. Haren hitzak eta balioak gogorra ekarri zituen Hik Hasik otsailaren 27an Hernaniko Biteri kultur-etxean egin zion omen-ekitaldian, ez daitezela ahaztu, ez daitezela gal. Duela 25 urte Joxe Marirengan eta euskarazko hezkuntza-formazioan eta dibulgazioan eta Hik Hasin sinestu zuten irakasleak ere omendu zituen. Sare eta lurralde ugaritako Hik Hasikideek Auzmendik egitasmo pedagogiko honen barruan azken urteetan ondo zuen Hezkuntza Proposamena eman zieten Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailburuari eta hezkuntza eragileei. Ekitaldia albiste on batekin amaitu zen: Joxe Mari Auzmendi Hezkuntza Beka antolatu du Hik Hasik Hernaniko Udalaren laguntzarekin, eta ikasturte hau amaitu aurretik izango da martxan.
© 2001-2024 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados