Urte hauetan zehar, Bigarren Hezkuntzako zenbait ikastetxe eta etapatan (Lanbide Heziketan, DBHn eta Batxilergoan) aritu gara ZiTeO ikertaldearekin transferentzia-lanean: hainbatetan, konpetentzietan oinarritutako hezkuntzaren markoan, metodologia aktiboen inguruko formakuntza eskatu zaigu; zuzenean proiektu bidezko ikaskuntzari buruzko formakuntza eskatu digunik ere bada; diziplinarteko proiektuetan oinarritutako hezkuntzaeredua antolatzeko eskaerari ere erantzun genion... Azken batean, hezkuntza-berrikuntzari erantzuteko hainbat bide daude, eta, haiek ezagutuz, bidelagunak bilatzen ditugu, elkarrekin helmuga berriak irudikatzeko.
© 2001-2024 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados