Lan honetan, euskarazko hedabideetako hainbat saiotan solasa bideratzeko era ezberdinak dauden ikusi nahi da, komunikazio ekintzan, elkarrekintzan, diskurtsoa ko-eraikitzearekin lotuta.
Zehazki, euskarazko kazetaritzako berbazko elkartruke jakinen azterketa egingo da honako helburuarekin:
komunikazio egoera zehatzetan agintzen duten baldintza komunikatiboen parametroen aldagarritasunak solasaren antolamenduan duen eragina aztertzea. Corpusa eratzeko euskarazko kazetaritzako hiru saio aukeratu dira; bi telebista saio: Azpimarra eta Herri People; eta irratsaio bat, zehazki Gaztea irratiko Dida saioa.
© 2001-2024 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados