Artikulu honetan, azkeneko bi hamarkadetan zehar euskararen berreskurapenaren eta normalizazioaren prozesuak izandako bilakaera, Euskal Eskola Publikoak jokatutako papera, gaur egungo egoera, eta erronken eta etorkizuneko proposamenen errepasoa egiten du Juan Carlos Alonsok. Euskararen Erabilpenaren Normalizaziorako Oinarrizko Legeak ezarri zirenetik, hezkuntza edozein hizkuntza ofizialetan jasotzea aukeratzeko eskubidea onartu zen. Hezkuntza eredu euskalduna ezartzeko, ordea, hainbat arazo izan ziren: irakasleen prestakuntzaren aldetik zeuden gabeziak, gizartearen zalantzak, etab. Euskal Hezkuntza Sistema Publikoak, euskal gizartean gertatzen ari ziren aldaketetara eta honen eskaeretara moldatu behar izan zuen; azken horien artean zegoen euskararen ofizialtasuna hezkuntza sisteman txertatzea. Oinarri sendoak ezarriak dira eta emaitza onak lortuak ere bai; orain, eredu linguistikoen sistemak Euskal Eskola Publikoan izan duen aplikazioa birplanteatzeko garaia da, egilearen ustez
© 2001-2024 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados