Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Ikastola eta eskoletan euskararen erabilera indartzeaz gogoeta

  • Autores: Erramun Osa
  • Localización: Bat: Soziolinguistika aldizkaria, ISSN 1130-8435, Nº. 49, 2003 (Ejemplar dedicado a: Hezkuntza mundua eta hizkuntza berreskurapena), págs. 129-146
  • Idioma: euskera
  • Enlaces
  • Resumen
    • Eskola eta ikastoletan euskararen erabileran aurrera egiteko gauza dezente egiten da; are gehiago ere egitea komeni da, eta egin daiteke gainera. Euskararen erabileran aurrerapausoak emateko askotariko erabakiak eta politikak dirateke zuzendu edo abian jarri beharrekoak, horietako batzuk agintarien ausardiaren eta borondatearen baitan daude ezbairik gabe; beste batzuk, ordea, hezkuntzan dihardutenen esku daude, Erramun Osaren ustez. Hezkuntza munduaren baitara begiratuz egindako gogoeta da, beraz, egileak artikulu honetan aurkezten diguna. Besteak beste, baliatu diren metodologiak hizkuntza erabili behar dutenen zailtasunak bideratzeko egokiak izan diren aztertzen da, eta baita ikastetxeetan euskararen erabileran eta gaitasunean dauden hutsuneak edo gabeziak zein diren ere. Ondoren, ¿ikastetxeen branka noranzko egokian jarri beharrez¿, eragitekoak izan litezkeen zenbait eremu definitzen dizkigu egileak: eremu pedagogikoa eta eremu instituzionala bereizi, eta bertan euskararen erabilera indartzeko lan-esparruak zehazten dira, modu argigarri batean. Gela barruko eta gelaz kanpoko jarduerak ere bereizten dira, ekintzak hizkuntzaren erabilerarekin uztartzeko oinarrizko irizpideak eskaintzen zaizkigunean. Eskola eremuan euskararen erabilera indartzearen zailtasunaz jabetzeko, eta aurrera egiteko zenbait pista jasotzeko ere artikulu osatua duzu honako hau


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus

Opciones de compartir

Opciones de entorno