Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Euskal irakaskuntza Ipar Euskal Herrian

Maite Oxandabaratz, Pantxika Ibarboure, Pantxika Maitia, Erramun Baxok, Mixel Esteban

  • Iparraldean eskoletako euskal irakaskuntzak inoiz ez bezalako garrantzia dauka. 2001eko inkesta soziolinguistikoak erakusten digu familia bidezko transmisioa ez dela ongi egiten; beraz, eskolaren gain da neurri handi batean euskararen jarraipena segurtatzea. Artikulu honetan, Ipar Euskal Herrian euskararen irakaskuntza zertan den ezagutzeko erradiografia zehatza egiten zaigu. Lehenik, aurtengo ikasleen kopuruak ematen zaizkigu hiru sareetako lau ereduetan. Segidan, hezkuntza sare bakoitzak aurtengo ikasturteaz zer dioen ezagutuko dugu: Seaska murgilbidea (D eredua) erabiltzen duen elkartea, lehen mailako ikastoletan eta bigarren mailako ikastetxeetan; Euskal Haziak, hezkuntza katolikoan diren haurren guraso elkartea; Ikas-Bi, eskola publikoan diren haurren guraso elkarte bat. Azken bi sare hauetan denbora erdiko elebidun eredua erabiltzen da (B eredua), baita hastapen eredua ere, astean bi edo hiru orduko euskal ikaskuntzarekin (A ereduaren antzekoa). Bigarrenik, eta geroari begira, Hizkuntza Kontseiluak egindako proposamenak aurkezten dizkigute egileek, gaiaren inguruan gaur egun dauden kezka nagusiei erantzuna eman nahiez: besteak beste, hizkuntzaren eskaera soziala, irakasleen formazioa, eta unibertsitatearen eginbidea dituzte bertan mintzagai


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus