Eskolara itzuli da gaur goizean Lur. Bi hilabete baino gehiago zeramatzan ezagutzaren, arauen, lagunen, irakasleen adiskidetasunaren, maitasunen eta abarren eguneroko leku hori zapaldu gabe. Itzulera, emozioz betetako lurralde batera. baina, oraingoan, beste era bateko inpresioak ditu. orain, atera iristenn da, eta bere txandarenn zain egon behar du, araututako distantzia zainduz, pozik eta adi, bere lagunek jantzita duen maskararen look berriari so. Begiradak eta begi-keinu konplizeak bilatzen ditu, ahoa estalita duenetik horiek antzematen ikasten ari baita.
© 2001-2026 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados