Ikasleen artean gogoa, eta irakasleen artean ardura gailendu dira ikasturte hasiera zail honetan. Oro har esanda, ikasleak gogoz itzuli dira, jarrera oso onarekin, neurri berriekiko errespetuz eta, oroz gain, ikaskideak eta lagunak ikusteko irrikaz. Irakasle eta batik bat, ikastetexeetako zuzendaritza- taldeen artean lehen astetako kezka koronabirusa sahiesteko harturiko neurrien ingurukoa izan da, kontingentzia-planak ezartzeak zahutu ditu orduak, eta kezkarekin batera kexua eta arrangura datoz, ez daukate aski baliabide (batik bat giza baliabide) egoerari behar den bezala aurre egiteko: aurreko urteetako baliabideekin ekin behar izan diote pandemia baten erdian ikasturteari. Familien artean, zabalagoa eta abanikoa, baina oro har, konfidantzarekin hasi dute kurtsoa.
© 2001-2026 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados