Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Homero eta gu: itzulpen bat(zu)en inguruko oharrak eta beste

Joannes Jauregi

  • Artikulu honek abiaburu gisa hartzen du Emily Wilsonen 'Odisea'ren itzulpena, zeinak auzitan jartzen baititu ingeleserako itzulpen kanonikoek errepikaturiko zenbait konbentzio sexista, eta genero-ikuspuntu berezi bat ematen baitio bere itzulpen-poetikari. Konbentzio horietako batzuei erreparatzen die artikuluak, eta, jarraian, azterketa informal bat egiten du gaur egun antzinako Greziako eta Erromako literatura-lanek euskal literaturan duten presentziari buruz. Azaltzen du nola lehen euskal itzultzaile sistematikoek, 1950eko urteen ingurukoek, ezinago garrantzitsutzat jotzen zuten kanon klasiko hori euskaratzea. Euskaratu beharreko kanon hori, baina, nabarmen aldatuz joan da, 1990eko hamarkadan barrena gaur egun arte, non egile greko-latinoak baztertuta geratu baitira. Azken gogoeta gisa, artikuluak defendatzen du bateratu egin behar direla historikoki bazterturiko zenbait subjekturen (emakume, Mendebaldeaz besteko) presentzia handitzeko eginahalak eta literatura greko-latinoaren berreskuratzea, Emily Wilsonen lana lekuko.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus