Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Esanaren zuzena: Sharon Olds poeta

Jon Kortazar Uriarte, Juan Cruz Iguerabide Sarasola

  • Idazle batek adierazi zuen Sharon Olds (San Frantzisko 1942) «eskuetan sua dakarren poeta» zela. Artikulu honek esaldi horren mamia argitu nahi du. Sharon Oldsek bere autobiografia zailaren inguruan eratu du bere obra. Indarkeria eguneko ogia zuen familia batean sortu eta bizi izan zen, eta gai izan da familiaren aurpegi ederraren azpian gorderik dagoen isiltasun larria kanporatzeko. Euskarara ekartzeko aukeratu dugun 'Urreko gelaxka'n, garbi azaltzen dira Sharon Oldsen poesiaren hiru ezaugarri nagusiak: zorionik gabeko haurtzarora itzultzea eta familiaren itzala poetaren nortasunean; konpromiso etiko eta politikoa; eta beraren poesia aberasten duen sexualitatearen adierazpen gardena.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus