3 urteko umeak ko-ro-na-ni-ru-sa hitza esaten, inolako zailtasunik gabe, ama esaten duten modu berean; 6-7 urtekoak ase ezineko jakin-minez edo beldurrez galderak eta galderak egiten; 8-9 urtekoak koronabirusari buruz entzuten dituzten txisteak errepikatzen; eta nerabeak aspertuta gaiaz "paso" egiten edo konfinamenduari nola aurre egin asmatzen. Argazki oroko bateko detaileak izan daitezke, eta jarrera eta erreakzio gehiago ere izango dira argazki horretan. Egoerak egoera eta erreakzioak erreakzio, kontua da COVID-19ak denei eragin diela: gutxiago edo gehiago, baina denoi. Zooma hartu eta ikastetxeetara eta etxeetara sartu da hik hasi egoeraren argazki zehatzagoak ateratzera.
© 2001-2026 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados