Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


On egiñaren obaria

  • Autores: Aitor Gurrutxaga Zubia
  • Localización: Egan: literatura aldizkaria, ISSN 0422-7328, Nº. 1-2, 2020, págs. 129-144
  • Idioma: euskera
  • Enlaces
  • Resumen
    • On egiñaren obaria da Martin Ugarte Saletxek argitaratu zuen eleberri bakarra. Baserritarra, industria-langilea eta idazlea zen, dena pack batean, nahiz eta olerkari gisa ezagunago den. Tankalaren leloa eta Aizkorri artzain-poema olerki-sorta luzeak Jatorriaren errotik izenburupeko liburuan argitaratu zituen eta Legazpiko egileari liburu honetatik datorkio sona. Joxe-Prantxiskoren –“Arriantxo sasimedikuaren”– ibilerek korapilatzen dute nobelaren ardatza. XIX. mende amaierako Gipuzkoa barneko biztanleen bizimodua deskribatzen zaigu, latz bizitzen ohituriko jendearen egunerokoa. Hizkera ikaragarri aberatsak eta deskribapen landuek ez dute oztopatzen, edo beti behintzat ez, kontakizun entretenigarria. Eleberri tradizionala, modernitate kutsurik gabeko egilea, baina irakurketa gozagarria. Artikulu honen helburua XIX. mende amaierako Gipuzkoa hegoaldeko herri xehearen berri ematen duen eleberria ezagutaraztea da, baita oso esparru txikiko ezagutza duen egilearen berri ematea ere.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus

Opciones de compartir

Opciones de entorno