Ayuda
Ir al contenido

Euskara batuaren eta euskalkien inguruko jarrerak eta iritziak

  • Autores: Artzai Gaspar Arraiza
  • Localización: Bat: Soziolinguistika aldizkaria, ISSN 1130-8435, Nº. 115, 2020 (Ejemplar dedicado a: Hizkuntza-komunitateaz), págs. 137-153
  • Idioma: euskera
  • Enlaces
  • Resumen
    • Euskara batua sortu zenean, iritzi oso kontrajarriak agertu ziren aldaera estandarraren inguruan. Urteen poderioz, joera oso bestelakoa izan da: geroz eta bateragarritasun handiagoa ikusten da gizartean euskara batuaren eta euskararen aldaerak diren euskalkien artean. Hala ere, oraindik ere iritzi ezberdinak aurki daitezke aldaera bakoitzaren erabilera esparruen inguruan eta baita aldaera ba- koitzaren nolakotasunaren arabera. Ikerketa honetan, hain zuzen ere, euskararen aldaera ezberdinen in- guruko gaur egungo jarrerak jaso nahi izan dira hainbat esparruei erreparatuz: hizkuntzaren "naturalta- suna", "autentikotasuna", estandarizazioa, nativespeakerism-a, biziraupena, eta prestigioa. Hori horrela, lan honek agerian uzten du adostasuna herritarren artean ez dela erabatekoa eta zonalde geografikoen artean ere iritzi ezberdinak aurki ditzakegula. Batzuek esparru formaletarako bakarrik ikusten dute egokia aldaera estandarra; beste batzuek, aldiz, eremu guztietara zabalduko lukete, zenbait zonaldetan dagoen aldaera bakarra dela jakitun. Ikuspegi hori, gainera, beste jarrera batzuetan ere ikus daiteke. Oro har, beraz, alderdi hauek mahai gainean jartzea du ikerketa honek helburu


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus

Opciones de compartir

Opciones de entorno