Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Euro-hiriak zein erronka dakartza euskararen normalizazioan lapurdi eta gipuzkoarentzat?

  • Autores: Xabier Garagorri Yarza
  • Localización: Bat: Soziolinguistika aldizkaria, ISSN 1130-8435, Nº. 47, 2003 (Ejemplar dedicado a: Donostia-Baiona Eurohiria), págs. 129-132
  • Idioma: euskera
  • Enlaces
  • Resumen
    • Xabier Garagorrik kezka bat helarazi nahi digu iritzi-artikulu honen bidez: nola lortu eurohiritarren hizkuntza nagusia euskara izatea eta horrekin batera beste hizkuntzak ezagutzea eta erabiltzea? Hiru galderaon erantzunaren baitako tarteak emango du euskararen normalizazioa erdiesteko dagoen erronkaren neurria: a) zer ulertzen dugu euskararen normalizazioaz; b) zein da gaur egungo eurohiria osatzen duten herri eta hirietako biztanleen hizkuntz egoera eta nahia?; c) zein da aurrera begira eurohirian aplikatu nahi den hizkuntza politika? Ugariak dira egin daitezkeen ele askotariko hizkuntz politikak. Egilearen proposamena hegoaldeko ikastoletan une hauetan egiten ari diren esperientzian oinarrituz egina da. Eleaniztasunaren helburua ez da hizkuntza asko elkarrengandik aparte hartuta ikastea, euskara ardatz izanik hizkuntz gaitasun guztiak gauzatuko diren hizkuntz errepertorio-gune bat garatzea baizik. Eurohiriari begira, eta behar bada Euskal Herri osoari begira ere, planteamendu honetan eztabaidagarri izan litekeen puntu bat nabarmentzen digu: ez al litzateke egokiagoa atzerriko lehen hizkuntza ingelesa izan ordez, hegoaldean frantsesa eta iparraldean gaztelania izatea?.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus

Opciones de compartir

Opciones de entorno