Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Eurohiria eta euskararen normalizazioa

Jakes Bortairu

  • Egileak artikuluaren hasieratik agertzen digu gai honen inguruan berak duen kezka: eurohiriaren sortzea euskararen normalizazioak dituen behar guztiei begira lagungarria izan daiteke, ala oztopo gehiago sortuko dizkio? Proiektuaren hutsuneak nabarmentzen ditu Jakes Bortairuk orrialde hauetan: artifiziala da guztiz bertan bizi diren eta interes gehien izan beharko luketen pertsonentzat. Gainera, eurohiria proiektua goitik behera ekonomizista dela dio, eta ilusio handirik ezin duela piztu herritarrengan holako helburua duen proiektuak. Liburu zurian ez da euskararen aipamenik ere egiten, eta webgunean doi-doia. Euskara ez aipatzeaz gain, ez du hitzik erraiten eremu honen funtzionamenduari begira funtsezkoa den eleaniztasunaren kudeaketaz. Alternatiba, eurohiria bezalako egitasmoen logika eta ondorioak aztertu eta eztabaida zabal baten bitartez bestelako etorkizun bat eraikitzeko helburuak eta erabakiak definitzea litzateke.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus