Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Euskarak teknologia berrien aurrean duen erronka

  • Autores: Elena Garcia, Josu Waliño
  • Localización: Bat: Soziolinguistika aldizkaria, ISSN 1130-8435, Nº. 48, 2003 (Ejemplar dedicado a: Euskal errepertorioa hedabideetan), págs. 117-124
  • Idioma: euskera
  • Enlaces
  • Resumen
    • XXI. mendearen atarian gaude, eta hizkuntza teknologien erronka nagusia gizakien eta makinen arteko komunikazioa erraztea da. Pertsonen artean hitzez komunikatzen garen bezala, makinekin komunikatzea da helburua. Euskararen kasuan ez gara hutsetik abiatzen; urteetan zehar lan handia egin da unibertsitatean euskararako teknologia garatzen, eta horrek aplikazioak lantzen hasteko moduko ezinbesteko lurra prestatu digu. Gaur egun, euskararako teknologiak garatzen dituztenentzat nahitaezko diren hainbat baliabideren eta aplikazioren berri ere ematen digute egileek artikulu honetan. Horiek lantzen aritu dira, besteak beste EHUren IXA eta Aholab taldeak. Esan dugun bezala, erronka makina eta pertsonen arteko komunikazioa hizkuntza naturalaren bitartez lortzea da. Hori egingarri bihurtzeko, hiru urtetan garatuko den ikerketa proiektu estrategiko bat sortu dute hainbat talderen artean. Hizking21 izenaz ekin zaion proiektuaren helburuak honi guztiari eragingo dio: hiru urteren buruan, gaur egun ingelesez diren tresna infolinguistiko motak euskaraz ere izatea, kasuan kasuko aplikazio zehatzek erabili ahal izan ditzaten. Horietako asko euskararako propio sortuak izango dira, eta beste batzuk egokitu behar izandakoak.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus

Opciones de compartir

Opciones de entorno