Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Katalanaren erabilera Kataluniako eguneroko prentsan

Elena Sintes Pascual

  • Artikulu hau egilea egiten ari den doktoretza tesian oinarritzen da. Tesiaren gaia hizkuntza katalanaren erabilera da, Katalunian saltzen den informazio orokorreko eguneroko prentsan. Sektoreko enpresek eta profesionalek euren argitalpenetan katalanaren erabilerarekiko duten jarrera aztertzen du lanak. Komunikabideen gizarte eginkizuna gero eta garrantzitsuagoa da, kultura zabaltzeko sistema gisa, eta, horren ondorioz, beharrezkoa da barne ikuspegitik katalana sektore horretan zenbateraino erabiltzen den jakitea. Hau da, komunikabideek hizkuntza katalana zergatik erabiltzen duten eta zergatik ez aztertu behar da, baita gauza bat ala bestea erabakitzeko eragiten duten arrazoiak, motibazioak eta interesak ere. Artikuluak honako hipotesia du abiapuntu: komunikazio enpresak, hizkuntz politikak eta estrategiak antolatzen dituztenean, zenbait faktorek baldintzatuta daude. Honako faktoreak azpimarratu behar dira, besteak beste: egitura demolinguistikoa (biztanleriak hizkuntza katalana zenbateraino dakien), komunikabide sektoreko egitura, arlo horretako ekintza politikoa (hizkuntz politikaren neurriak) eta ohiturak (habitus, nagikeria historikoa).


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus