Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Kaleko hizkera telebistako saioetan

Asier Larrinaga Larrazabal

  • Kaleko hizkerarik gabe, hizkuntza batek ez dauka etorkizunik egungo munduan. Hiztunek eta hedabideek ¿funtsean, telebistak¿ euren premiei erantzuteko egin behar dituzten ahaleginak azaldu dizkigu Asier Larrinagak artikuluan zehar. Euskal Telebistan zer egin den eta zertan ari diren azaldu digu berak. Ahalegin serioak egin dira irtenbide bila, nahiz eta emaitza ez izan beti espero zena. Hizkera-ugaritasuna, eta kaleko hizkera batik bat, ez da arazo berria Euskal Telebistan. Zenbait produktutan hizkera berezia behar zen (ahozkoa, estilo kolokialekoa, erdiko mailatik beherakoa, erreferentzia kaletarrak darabiltzana, eta marka geolektalik gabea), baina euskaraz ez zuten aurkitzen, eta beraz, prestatu egin behar zen. Hizkera bat prestatzea ez da asmatzea, hizkuntzaren berezko potentzialari garabide batzuk ezartzea baino. Garabide horiek zein diren azaltzen zaizkigu artikulu honetan.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus