Euskal Herriaren mugaldean hitz egiten diren hiru hizkuntzak kontuan harturik, hiztun komunitate desberdinak ageri zaizkigu, tartean elebakarrak, mota desberdinetako elebidunak, bai eta eleanitzak ere biltzen direlarik. Elkarren arteko komunikazioa, baina, ez da beti berehalakoa izaten. Garai batean euskarak bermatzen zituen bi aldeen arteko harremanak. Egun egoera bestelakoa da. Mugaz gaindiko hizkuntz continuum sendo baten ezean, denboran zehar gertatutako etenek komunikazioan eragin zuzena dute. Honelako testuinguru konplexu batean, zer nolako erronkei egin beharko die aurre hizkuntz alorrean eurohiriak? Zein punturaino da euskara mugaz gaindiko komunikazio tresna? Ikuspegi kualitatibotik, mugaz gaindiko harremanetan antzeman daitezkeen zenbait joera aldaketa argitzea izango da lan honen zioa.
© 2001-2024 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados