Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Baiona-Donostia eurohiria: gune eleaniztuna

  • Autores: Gotzon Egia
  • Localización: Bat: Soziolinguistika aldizkaria, ISSN 1130-8435, Nº. 47, 2003 (Ejemplar dedicado a: Donostia-Baiona Eurohiria), págs. 79-87
  • Idioma: euskera
  • Enlaces
  • Resumen
    • Urte luzeetako muga politikoak, administratiboak edo ekonomikoak sortu duen muga psikologikoa du hizpide egileak, eta muga hori gainditzearen zailtasuna. Eremu horretako hizkuntza egoeraren datu nagusi batzuk eskaintzen dizkigu, abiapuntutzat gai hauek izanik: hizkuntzen jakintza maila; euskarazko irakaskuntza eta ¿atzerriko¿ hizkuntzen irakaskuntza hezkuntza sistema ofizialean. Egoera asimetrikoa dago mugaz bi aldeetara, hizkuntzen lege estatusaren alderdian, herri erakundeek daramaten hizkuntza politikaren alderdian, hezkuntza munduan hizkuntza bakoitzak duen hedaduraren alderdian, etab. Hizkuntza kudeaketa burutsu bat egitea oso lagungarri izan daiteke Eurohiriaren barruan kohesio eta bateratasun handiagoa sortzeko. Izan ere, azpiegiturek eta zerbitzuek soilik nekez emango diote nortasun bat Euskal Eurohiriari. Amaitzeko, etorkizuneko bide hori ibiltzeko mugarri batzuk eskaintzen dizkigu egileak; besteak beste, euskarari leku zentralagoa ematea; hezkuntza arautuaren amaieran, Gipuzkoako ikasleek Eurohiriaren hiru hizkuntzetan gutxieneko gaitasuna izatea; gazte aroan, Eurohiriaren barneko mugikortasuna sustatzea, etab.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus

Opciones de compartir

Opciones de entorno