Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Eurohiriaren hizkuntza-egoera, 2001eko inkesta soziolinguistikoaren arabera

Jon Aizpurua, Xabier Aizpurua Telleria

  • Artikulu honetan Donostia-Baiona Eurohiriko egoera soziolinguistikoaren berri zabala eskaintzen zaigu. Horretarako, Euskal Herriko Soziolinguistikako inkesta (2001)-eko datuez baliatu dira Jon Aizpurua eta Xabier Aixpurua, eta datuen irakurketa egiteko hiru gune bereiztu dituzte: Gipuzkoa, Baiona-Angelu-Miarritze hiri-aglomerazioa (BAM), eta Lapurdiko mendebaldea. Ondorio nagusi modura, Euskal Herri osoko bilakaera soziolinguistikoan nabari diren joera kontrajarri biak bizirik direla Eurohirian ere azpimarratzen dute egileek, eta hizkuntza politikaren lehentasunik behinenak zein diren aireratzen dute, batez ere, iparraldean. Eremuaren deskribapena egin ondoren, Eurohiriko biztanleen hizkuntza gaitasuna zein den azaltzen dute, eta adinaren araberako irakurketa egiten da. Hizkuntzaren transmisioa da bigarren atal nagusia: bertan 10 urtetako (1991-2001) hizkuntza-bilakaeraren berri ematen digute, besteak beste. Hirugarren atal nagusia erabileraren ingurukoa da, eta bertan, erabilera-eremuaren arabera aztertzen da erabilera: familia, lagunak, eta erabilera publikoa.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus