Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Donostia-Baiona Eurohiria planaren aurkezpena

Larraitz Garmendia Munduate

  • Mugakide izan diren bi lurraldeen artean, ezberdintasunak ezberdintasun, integrazioa gauzatzeko egiten ari den ahaleginaren aurkezpena da artikulu hau. Eurohiria lurraldearen ezaugarri diren elementuak azaltzen dira. Elementu hauetatik abiatuta, Eurohiriak dituen aukerak eta alde ahulak nabarmentzen dira, lurralde estrategia komuna definitzeko orduan kontuan eduki beharrekoak. Aldi berean, Eurohiriaren aldeko arrazoiak ere zerrendatzen zaizkigu. Erdigune anitzeko sare-metropoli lineala eratzea da, besteak beste, Eurohiriaren helburu nagusia. Izan ere, metropoli berria azpiegitura bidez bakarrik eraikitzen ez dela aipatu arren, bai atzo, bai gaur, azpiegituratan oinarritzen dela esaten zaigu Liburu Zuri honetan. Helburuak gauzatzeko proposatu diren 25 ekintzek osatutako zerrenda erakusten zaigu azkenik. Bertan, hizkuntzaren inguruan ekintza bakarra aipatzen da: erabateko eskaintza unibertsitarioa eta hizkuntza baloreen sustapena.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus