Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Tokian tokiko telebistagintzaren programazioa, ordainsariak eta erronkak

Patxi Azpillaga Goenaga, Edorta Arana Arrieta, Beatriz Narbaiza Amillategui

  • Telebista lokalaren etiketapean oso errealitate oparoa daukagu Euskal Herriko ikus-entzunezkoen panoraman. Berrogeita hamarretik gora dira transmisio moduari, emisio-esparruari, helburuei, finantzatzeari, egituratzeari eta programazioari dagokienez oso desberdinak diren kanalak. Gainera, gertutasunerako, erreferentzialtasun informatiborako, hizkuntza-normalkuntzarako, integraziorako eta egituraketa sozialerako tresna ezin hobetzat hartu diren kanal horiek, gaur egun, eztabaidaren muinean eta zurrunbilo kontzeptualean jira-biraka daude.

    Panorama honetan, tokian tokiko kanal hauen eskaintza programatiboan murgilduko gara artikulu honetan, eta gaur egungo egoera hobeto ezagutzeko eta etorkizun hurbilerako joerak zeintzuk izan daitezkeen ikusteko balioko digu.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus