Bigarren artikulu honetan, lehenengoan legez, helburu bi dauzkat: batetik, eta nagusitzat, Sebero Altubek emaniko legea galdegaiari buruz Ñgaldegaia paratu behar da aditz aurreanÑ ez dela egokia hasiera-perpausetan (aztertuko dut zenbatetan betetzen den legea eta zenbatetan ez); bigarren helburutzat, sekundariotzat, gura dut manipulatu hasiera-perpausak, beste hurrenkera batean sekuentziatu osagaiak, tokiz aldatu batez ere aditza eta galdegaia; eta, horrela, aztertu zeintzuk sekuentzia, osagai hurrenkera, irakurtzen diren errazen edo nekezen, eta zergatik. Baina bigarren artikulu honetan, beste liburu bat daukat aztergai: Gipuzkoako dantza gogoangarrien kondaira edo historia, J. I. Iztuetak idatzia, M. J. Ezeizabarrenak atondua eta Euskal Editoreen Elkarteak argitaratua.
© 2001-2026 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados