Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Maoriera, ordezkatzetik biziberritzera

Imanol Miner Aristizabal

  • Zeelanda Berriko maorieraren biziberritze kasua ingelesezko eta nazioarteko literatura soziolinguistikoan geroz eta gehiago aipatzen den kasua da. XX. mende amaierara erabat ordezkatua izateko kinkan iritsi zen hizkuntza, XXI. mendean murgildu orduko, hiztun berri, jori eta autozentratuekin ari zaio erantzuten aurreko hamarkadetako ordezkatze joerari batetik, eta bestetik, hizkuntza biziberritze prozesuaren erronkei, eta ezin bestela. Gainditu beharreko ajeak ordea ez dira gutxi, baina ari dira, eta ez gaizki dirudienez, maorierari buruzko lehen idazlan honetan ikusiko dugunez. Euskalgintzetako betaurrekoak jarrita gerturatuko gara gure antipodetan dagoen maorieraren ordezkatze eta biziberritze prozesuei begiratzera, haren argitan, gurea hobeto ikusi eta ulertzeko modua izan dezagun esperantza- rekin.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus