Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


JosAnton Artze Harzabal: ingurua eta poesiagintza (1969-1979)

  • Autores: María Belen Oronoz Anchordoqui
  • Localización: Egan: literatura aldizkaria, ISSN 0422-7328, Nº. 3-4, 2019, págs. 59-84
  • Idioma: euskera
  • Enlaces
  • Resumen
    • JosAnton Artzek Harzabal goitizena hautatu zuen garaian, une historiko arras berezia bizitzeko aukera izan zuen. 60ko hamarkada zen eta mundu mailan aldaketa sozioekonomiko zein politiko nabarmenak gertatzen ari ziren. Batetik, Euskal Herrian Francoren diktadura zegoen eta hasierako errepresio urteen ostean euskal kulturak berpizkunderantz bideratuko zuten haziak erein zituen; poetak Ez Dok Amairu (1965-1972) kantagintza berriaren talde eragiletik egin zuen lan. Bestetik, esperimentazioa izan da Artzeren funtsezko ezaugarrietako bat, poesia egiteko “beste modu bat” bilatu izan du bere hastapenetatik, guztia zalantzan jarriz, bai idazkera euskarriak bai poemak har ditzakeen formak edota hoskidetasuna (ikus-poesia edota poesia-fonetikoa landuaz). Joera esperimentalaz ari naizela, Jesus Mari anaiarekin txalaparta ahanzturatik berreskuratu eta aire berriez jantzita jendaurrean ezagutzera eman zuten. Hortaz, lehenik Harzabal ezizena aukeratu zuen aldian bizi izandako ingurune hurbila deskribatuko dut eta, gero, orduan argitara emandako olerki-liburuak zein ikuskizunak.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus

Opciones de compartir

Opciones de entorno